AIAKO HARRIA **

Oiartzunaldean benetan leku bitxia dugu hemen. Begiratzen zaion lekutik begiratuta, mendi honek perfil berezia erakusten du. Hiru gailur biltzen dira hemen: Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide. Aiako Harrian granitoan eskalatzeko aukera dago. Paleozoikoan sorturiko mendigunea izanik, herrialdeko materialik zaharrenak barneratzen ditu. Tontor horietako koloreak eta azalak atentzioa deitzen dute.
 Mendebalde aldean bia klasiko eta berriak aurkituko ditugu. Duela gutxi bia berrik ireki dira eta oraindik ekipatzen ari dira. Aiako Harriko biak gutxitan eskalatzen dira, askotan harri suelto baitago eta aseguramentua prekarioa baita. Hala ere, biaren bat eskalatu eta mendi buelta bat ematea merezi du, ingurua ederra baita.
Arroka mota: granito (arroka suelto askotan)
Ekipamendua: denetatik, biaren arabera. Batzuetan friendak eta fisurerok beharrezkoak dira.
Bia kopurua: 9
Bien Altuera: 130 m. 50 metro bataz bestekoa
Gutxien/gehienen zailtasuna: IV+/6b+
Orientazioa: hegoa eta hegomendebala.












 Oharra:Txurrumurrun zeuden biak desekipatu dituzte
 

Nola iritsi: Pikoketatik (begiratu bere atalean) jarraitu karretera Elurretxeko parkina topatu arte, aldapa bukaeran, 6. kilometroan



Muganix hurbilketa:
Elurretxetik aterata, hartu bide normala, bunkerra baino lehen eta basoko zabaldi batean, aldapa lasaitzen denean, bide nagusia utzi eta eskubialdera jo. Arretaz eta intuizio handiz, zeharkatuko dugu malkar desoroso eta aldapatsu bat, Muganixeko pareta bertikalaren azpitik pasako gara eta eskubialdean sumatzen da belardira jeisten den ertza.
20´tara eta logika pixka batekin A sektorearen seguruak aurkituko ditugu. Ertzaren beste aldean B eta C sektoreak kokatzen dira.









Federazioaren informazioa: 
http://www.gmf-fgm.org/galeria/Escuelas/WEB%20AIAKO%20HARRIA.pdf