ARITXULEGI **

Eskola honetan bi sektore nahiko bananduta aurkituko ditugu: lehenengo sektorea karreteraren ondoan kokatzen da eta bestea tuneletik igoerako bide ondoan ikusten diren paretak. 
Arroka mota: granito
Ekipamendua: parabolta eta spits orokorrean. Karreterako sektorearen 1. eta 2. bian seguruak urruntzen dira, fisu edo frienak ondo datoz. Goiko sektorekoan 2016an zabaldu dira bia berriak eta zaharrak berekipatu. 
Bia kopuru: behekaldean 13. Goikaldean 81
Bien altuera:  20 metro bataz beste.
Gutxien/gehienen zailtasuna: III/ 8a. Bia gehienak IV eta V gradokoak dira. 
Orientazioa: Hegoaldea
Oharra: lehenengo sektorea karretera ondoan dago, kontuz kotxekin!. Goikoan bia berri pila bat zabaldu dituzte, sapaiatik artifizialean igotzeko bia zaharrak daude, seguruak berritu in dituzte..




Nola iritsi: Oiartzunen Ergoien auzoan Lesakara eramaten duen GI-3420 karretera hartuko dugu. Portua igoko dugu (8,5 km) eta Aritxulegiko tunelera iritsi baino 300 metro lehenago lehenengo sektorearen biak karreteraren ezkerraldean ikusiko ditugu.








KARRETERAKO SEKTOREA

BIA BERRIAK DAUDE SEKTORE HONETAN:




                          
                                                       
BIA BERRIA:

GOIKALDEAN: 

2016an bia berri pila bat zabaldu ditu Cesar Atorrasagastik lagunekin.
Berak prestatutako gida deskargatzeko sakatu hemen:   ARITXULEGI GOIKALDEA.pdf


Informazio gehiago Mendia eta Eskalada (Iñaki Zuza) blogean 

CLUB VASCO DE CAMPING   (dirua jarri dutenak)