Eskola txiki honetara jende asko hurbiltzen da, oso erraz iristen baita. Kokapena ezin hobea da. Hemen konglomeratu harrian eskalatzeko aukera dago eta bataz besteko 10 metroko biak daude. Bia mota diferente daude: sapaiak, fisurak… Boulder egiteko aukera ere badago.
Arroka mota: konglomeratua
LAPURTUTAKO TXAPAK ETA DESKUELGEA BERRIRO JARRI DUTE.
ESKERRIK ASKO LANGILEK!!! (eta materiala jarri duenari ere bai)
Arroka mota: konglomeratua
Ekipamendua: paraboltak eta espits.
Bia kopuru: 25
Bien altuera: 12 m. gehienez
Gutxien/gehienen zailtasuna: IV/ 6c
Orientazioa: Hegoaldea
Oharra: Ez dago urik. Bia berrik ireki dira. Graduak jarrita daude baina izenak ez. Pasatzen dizkidatenean jarriko ditut. (entzun dezu kattagorri?)
Nola iritsi: Oiartzunen Irunea doan GI-2134 karretera hartuko dugu. Gurutze auzoa iritsi baino lehenago “Castillo del ingles” norabidea hartuko dugu (GI-3454). Hirugarren kilometroa eta gero lepo zabal handi batera iritsiko gara. Hemendik Oiartzun alde batean eta Bidasoa harana bestean ikusiko dugu. Hemen kotxea usteko aukera dago. Ezkerraldean aldaparen bukaeran Pikoketako harkaitzak ikusiko ditugu. (5 minutu)