SAN MARCOS **

Eskola txiki hau kantera ohi batean kokatuta dago. Biak gehienez 15 metro daukate. C sektorearen ezkerraldean presa batzuk “sikatutak” daude eta boulder egiteko aukera dago. Lekua oso lasaia da. Iaz sektore berri bat ireki zen.
Arroka mota: kare-harria
Ekipamendua: paraboltak eta kimikok.
Bia kopuru: 34
Bien altuera: 15 m.
Gutxien/gehienen zailtasuna: IV/ 7b+
Orientazioa: denetatik
Oharra: Ez dago urik. Zamalbide auzoan iturria dago.
Nola iritsi: Oreretatik Astigarragara doan karretera hartu eta Zamalbide auzoan (2,5 km) eskubian ateratzen den errepidea hartu. San Markoseko gotorlekura igotzeko kartela batekin markatuta dago. Eskerraldean dagoen Ondartxo Berri baserria pasa eta gero eskubialdean kantera sartzeko bidea sumatzen da. (1,5 km)
Beraun auzotik ere joan daiteke, San Markos gotorlekura joateko errepidea hartuta.




                                                



TXORITOKIETA

Eskola honetan lehen eskalatzen zen baina obraren lur hondakinak bertan pilatzeko erabaki zenetik estalita dago. Bakarrik kantera txikian mantendu dira bia batzuk, baina behin ez dugu hemen jendea ikusi eskalatzen. Hala ere, bia berriak ireki dira. Grado aldetik “imposible superior” dirudite (7b inguru)
Norbait animatzen da probatzea?